XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naste Borraste

Au erauntsia! Au euri-jasa! Sudurgorri deitzen zuten gizon bat oso ardo-zalea zan.

Ardotegira joaten zan eta zurrut eta zurrut gau-erdia arte batzutan; bestetan, amabiak arte eta bestetan ia argitu arte.

Bein batean oso berandu atera zan ardotegitik...

Illun zegon oso.

Ardo-etxetik atera eta zuzen ibilli bearrean oker joaten; zuzen joan nai eta bide-bazterreraño; lenbizi ezkerrera, gero berriz eskuira, eta gero berriz ezkerrera eta gero... lurrera.

Au, au, au.au, aua! Au, au, au, au, aua!

Mozkorrari gogotik zaunka egiten zion txakur batek, balkoian zegon eta ez iñola ere ixiltzen.

Etxeko nausia aserretxen da eta emazteari esaten dio: Or etxe-ondoan dagon mozkor orreri... nere makilla bota bear diot, ea jota ortik joaten dan mozkor zikiñ ori.

Andreak esaten zion: Ez egin olakorik...

- Bai kenduko dizkiot nik mozkorrak.

- Ez olakorik egin bear bada jo ta miñ aundia egingo diozu...

- Ni ere ederki lertzen nau orrek; biar lanera goiz joan bear eta orregatik ainbeste denbora lo egin gabe.

- Itxoin pixka bat, nik uste aguro alde egingo duala emendik.

- Ni banoa makilla artzera... Emen balkoi azpian dago ori... ikusiko degu...

- Begira, Pedro.

Ortik uxatzeko ura botatzea naikoa izango da.

Sukaldean dago pozala urez betea, artu ta...

Ederki, Iñaxi.

- Pedrok ur-ontzia urez betea artu du; pozik dijoa mozkorrari botatzera.

Balkoiko atea idiki du, oartzen du ondo non dagon mozkor purrukatu ura ta... ¡¡¡plast!!! ura bota dio burutik bera.

- Bru... bru... Au erauntsia!... Au euri-jasa!...

- Ja, ja, ja, ja, ja, ja, ja!

- Pozal-urak ederki arrapatu zuan gure mozkorra, eta an zeuden mutill batzuk parre ezin idukiz...

Mozkor ura danen parragari, seme-alaben lotsagarri, eta etxearen ondatzalle.

PATXIKU ETA PATXIKU

Patxiku beian.

- Patsiku itsuraz gizon zuzena zan ustez.

Berak zionez, bakoitzari berea eman bear zaio; gizonak berezkoa du askatasuna, libertadea.

Beraz bakoitzari utzi bear saio nai duana egiten; libertadea kentzea gaizki dago, oso gaizki...

Gaurko mundu onetan ez diteke bizi...

Kontrabando pixka bat Prantzitik egin nai dezula, ta an dituzu karabineroak; Donijoaneko ondo ortara arrantzara joaten zerala, ta arrapatzen ba zaituzte, kartzelera; arrantzara ibaietara, ugaldetara joateko pezetak ordaindu bear paper bat ateratzeko; eta eizian iñorena ez dan erbi bateri mendian tiro bat jotzeko baimena edo lizentzia bear...

Au mundua, au mundua!

Non zaude, libertade santua!

Patxiku goian.- Auteskundeak edo elekzioak izan ziran.

Libertadearen aldeko itzaldi beroak egin zituan gure Patxikuk...

Ta erri aundi-aundi bateko alkate egin zuten.

Bere aldekoak, bakoitzak nai zuana egiten asi ziran.

Kaleko alde batetik jendea igarotzeko (pasatzeko) arrai ori batzuk adieratzen zuten jendeak nondik igaro bear zuan eta jendea edozein aldetik pasatzen asi zan...

Auzoko errietatik arrautzak eta olloak eta urdaiazpikoak eta edozein gauza alkaltearen ixilka sartzen asi ziran.

Ardotegiak eta sagardotegiak eta etziran amabitan edo ordu batean ixten; eta leku oietatik ateratzen ziran gizon alaiak kaleak eta bazter guziak bere oju aundiez kezketan eta umore txarrez jartzen zituzten.

Eta biaramonean lanera joan bear zutenak lo asko galdurik...

Eta ola zebillen erri aundi ura.

Noiz nai kalean aditzen ziran ojuak, eta batez ere gaberdi ezkero: Gora askatasuna, gora libertadea!

Bakoitzak nai duana egin dezala!

Patxiku alkatea, lo-gelan... Bakoitzak nai duana egin...

Ola ez diteke erria gobernatu... Norbaitek agintzea bearra da...

Eta askatasuna, libertadea zerbait lotzea...

Bestela erri au inpernu bat izango da... Poliziak... karabineroak...

Orain ez ditugu len bezela ikusten.

Legeak beteazi bear dira... eta libertade santua...

Ontan ojuak aditzen ziran: Gora askatasuna! Gora libertadea!

Patxiku bere artean: Legea bear da, askatasuna ere bai, baño bere neurrian.

Bi Patxiku dirala esango litzeke: Patxiku beian bat, eta Patxiku goian beste bat; bi Patxiku.